Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan

TAG-i buruz

TAG-en diseinu eta trokelatze soluzioak eskaintzen ditugu, batez ere, industria grafikoa, komunikazio sektorea eta kartoi eta plastiko eraldatzaileentzat. Prozesu osoa gure instalazioetan garatzen dugu, hasierako diseinutik produktuaren fabrikazioraino, teknologia berritzaileenak erabiliz. Guzti honek, maila goreneko kalitatea eta entrega epe hobezina bermatzen du.

Gure lanak merkatuan ezagunak dira gure bezeroak produktibitate maila bikainekin hornitzen ditugulako.

Bilakaera

80. hamarkadan sortu zenetik, TAG hazten eta aldaketei moldatzen joan da, etengabeko berrikuntzaren bidea jarraituz. Lehen urte haietatik hainbat gauza aldatu dira; pabiloi berri batean gaude, zerra laser makina batengatik aldatu dugu, esku- doblatzaileak automatikoengatik etab. Hala ere, TAG-en, betidanik geure izan ditugun balioak mantentzeko konpromisoa hartu dugu. Balio nagusi hauek bezeroenganako harremanetan hurbiltasuna eta zuzen egindako gauzekiko gustua, hau da kalitatea, dira.

Gertaera esanguratsuak

1989:
Enpresaren sorrera Juan Ramon Lasa-ren eskutik. Bere eremuan kalitatean eta entrega epeetan lehiatzeko gai den lehenengo enpresa sortzen du. Enpresaren bezeroak kaxa fabrikatzaileak eta bertako inprimategiak ziren nagusiki.
1989-1993:
Egoera ekonomiko nazionala kaltegarria den arren, negozioa hazten doa, eragin eremua geroz eta gehiago zabalduz eta merkatu frantsesean sartuz.
1995:
Enpresaren sortzailea hil eta zuzendaritza gaur egungo gerenteak hartzen du, Marian Sierra Hernandez-ek hain zuzen. Lehenengo laser bidezko ebakitzaile makinan inbertsioa, egurraren mozketa automatizatuz eta TAG-en produkzio ahalmena handituz. Teknologia honen arrakastaren ondorioz, laster era honetako makinaria gehiago bereganatuko du enpresak.
1996:
Gaur egungo fabrikara mugitzen da TAG, instalazioak handiagotuz.
1996-2004:
Enpresa momentu zail batean dagoen arren, zuzendaritza berriaren kudeaketa onak eta makinaria berriak erosteko inbertsioaren aldeko apustuak enpresa mantentzea ahalbidetzen du hasieran eta geroago zabalki haztea, kartoi ondulatuaren sektorean eta eremu geografiko nazional hurrunagotan sartuz. Aldi berean, bertako enpresekin arrakasta osoz lehiatzen da.
2000:
Lehenengo zumitz doblatzaile automatikoan inbertsioa, muntaia prozesua automatizatuz eta TAG-en produkzio ahalmena berriro ere handituz. Teknologia honen arrakastaren ondorioz, laster era honetako makinaria gehiago bereganatuko du enpresak.
2005:
Pertinax-a fresatzeko lehenengo makina erosten da, produktu hau eskaintzen aitzindari bihurtuz.
Goma mozteko lehenengo makina automatikoa erosten da, fase hau asko hobetuz. Era honetan trokelatze prozesu osoa automatizatua geratzen da. Teknologia honen arrakastaren ondorioz, laster era honetako makinaria gehiago bereganatuko du enpresak
2004-2009:
Enpresak trokelen fabrikazioan merkatu nazionaleko erreferentziako hornitzaile bezala finkatzearen aldeko apustua egiten du. Herrialdeko talde garrantzitsuenen artean arrakastaz kokatzea lortzen du.
2009-2013:
Enpresak negozioen dibertsifikazioaren aldeko apustua egiten du eta bere nazioarteko presentzia zabaltzen du atzerrian ezarpen fisikoak ezarriz eta kontinente ezberdinetako bezeroei erantzuna emanez.
2011-2012:
ERP kudeaketa sistema berriaren ezarpena, prozesuaren fase guztiak (administrazioa, kalitatea, diseinua eta ekoizpena) barne hartzen aitzindariak bihurtuz.
2013:
TOP PRODUKTU GAMA garatzen da, produktibitatea eta errendimendua hobetzea bilatzen duten bezeroen artean arrakasta handia edukiz.

Balioak

  • • Kalitatea.
  • • Berrikuntza.
  • • Elkarlana.
  • • Erantzun bizkortasuna.
  • • Zuhurtasun teknikoa.
  • • Hobetzeko irrika.
  • • Bezeroen eta hauen beharrenganako hurbiltasuna.
  • • Konfiantza.