TAG-en hainbat materialentzako trokel zapalak egiten ditugu, hala nola, uhindun kartoia, konpaktua, papera, plastikoa, juntak, aluminioa etab.
Diseinu eta ekoizpenerako, azken teknologiak eta sektorean hogeita bost urte baino gehiago izateak ematen duen esperientzia lagun ditugu.
Gainera, gure prozesuan sarrera duten lehengai guztiak kalitate altukoak dira: urki-egurra, erresistentzia handiko altzairuak, kalitatezko gomak eta material bakoitzerako kontu handiz hautatuak… Faktore hauen konbinazioak, geure bezeroei kalitate berme osoa duten trokelak eskaintzea ahalbidetzen du.
Trokela, makinen kolpe abiadura eta, beraz, gure bezeroen produktibitatea baldintzatzen duten faktoreetako bat dela ziurtasun bat da. TAG-en geure esperientzia eta ezagutza tekniko guztiak erabiltzen ditugu, gure trokelek bezeroen errendimendu hobe horretan lagun dezaten.