GURI BURUZ

80ko hamarkadaren amaieran sortu zen Troqueles TAG, eta, harrezkeroztik, hazten eta aldaketetara egokitzen joan da etengabeko berrikuntzaren bidez. Lehenengo urte haietatik hona, gauza asko aldatu dira, baina TAGen egunero ahalegintzen gara beti lagun izan ditugun balioak ez ahazten: bezeroarekiko harremanetan hurbiltasuna izatea eta ondo egindako gauzak, azken batean kalitatea, maite izatea.

Gure bezeroei produktibitate-maila bikainak ematen dizkietelako aintzatesten dira merkatuan gure lanak.

1989:

Juan Ramon Lasa jaunak sortu zuen konpainia.

1993:

Gure eragin-eremua zabaldu genuen, eta Frantziako merkatuan sartu ginen.

1995:

Fundatzailea zendu zen, eta egungo gerenteak, Marian Sierra Hernández andreak, hartu zuen zuzendaritza.

1995:

Laser bidez ebakitzeko lehen ekipoa erosi genuen.

1996:

Fabrika egungo kokapenera aldatu genuen, eta instalazioak handitu genituen.

2000:

Zumitza automatikoki tolesteko lehen makinan inbertitu genuen.

2005:

Trokela fabrikatzeko prozesua automatizatu genuen.
Aitzindariak izan ginen pertinax-xaflen fabrikazioan.

2006:

Gomak mozteko lehen makina automatikoa erosi genuen.

2009:

Herrialdeko talde garrantzitsuenen artean posizionatu ginen.

2011:

Nazioarteko merkatuan zabaldu ginen, eta kontinente batean baino gehiagotan ezarri ginen fisikoki.

2012:

ERP kudeaketa-sistema ezarri genuen, prozesuaren fase guztiak kontrolatzeko: administrazioa, kalitatea, diseinua eta produkzioa.

2013:

TOP PRODUKTUAREN GAMA garatu genuen, eta arrakasta handia izan zuen bezeroen artean.

2017:

Marian Sierra TAGeko gerenteari eman zioten Gipuzkoako urteko enpresabururik onenaren saria.

2018:

Pabiloia eta bulegoak birmoldatu genituen.

2021:

SPO lerrorako maila globalean Bobst-ek ziurtatutako lehen trokelgile izan ginen.

2023:

Autokontsumo fotovoltaikoko sistema instalatu genuen.

TAGekin lan egitean
BERRIKUNTZA HURBILTASUNA ARINTASUNA ZORROZTASUNA KALITATEA
aukeratzen ari zara.

TAG MUNDUAN

Itxaropenik zorrotzenak gainditzen dituzte gure soluzioek. Horri esker, munduko zenbait herrialdetan gaude.

Kontsultatu gurekin, eta gure produktuak jasotzeko modurik efizienteena gomendatuko dizugu, tokiko eragile baten bidez zein gure fabrikatik zuzenean:

 

info@troquelestag.com
+34 943 693214

HARREMANETARAKO INPRIMAKIA