TOP GAMA

Handitu zeure produktibitatea, mugarik gabe!

Trokelatzeko makina gero eta produktiboagoak iristen ari direnez, etengabe dihardugu garatzen. Gure TOP gama uhin-kartoiaren arazo klasikoak saihesteko pentsatuta dago: aingeru-adatsa, paper-hausturak, kanporatze-arazoengatik makina gelditzea, ondo markatzen ez duten eta kutxa behar bezala ixtea saihesten duten arrailak, etab.

Gure TOP gama berriko trokelak eta osagarriak edozein lan motatan erabil daitezke, baina, bereziki, hurrengoetan ematen dituzte onura handienak, alderik handienak markatuz:

• Tirada luzeak eta/edo errepikakorrak.
• Kanporatze zailak: orri bakoitzean hondakin ugari, forma konplexuak, etab.
• Formatu handiko makinak, non beheko kanporatze-tresna okertu egiten den.
• Makinaren abiadura-eskakizun altuak dituzten lanak.
• Kartoi problematikoak: birziklatuak, kalitate txikikoak, hauskorrak, etab.
• Kartoizko orri kurbatuak.

Kontsultatu gurekin, eta ikusi nola handitzen den zeure produktibitatea Troqueles TAG-en TOP teknologiarekin!

Jarri gurekin harremanetan

Harremanetarako inprimakia